Erramu Igandea Aste Santuko lehen eguna da. Aste honetan, egunak santuak dira, kristau-urtearen muina baitira, Pazkoko misterioa bizitzeko eta ospatzeko egunak: Jesukristoren nekaldia,heriotza eta piztuera.
Lehen egun honetan ospatzen da Jesus Jerusalemera sartu zela. Herriak palmak eta olibondo-adarrak astinduz hartu zuen Jesus, pozez eta aldarriz. Horregatik, mezaren hasieran bedeinkatu egiten dira palmak, erramuak (aintzaren eta ohorearen sinboloa) eta olibondo-adarrak (bakearen sinboloa).
Jerusalemera hain ospe handiz sartu ondoren, Jesus sartu ondoren, Jesus saldu eta atxilotu zuten, haren jarraitzaileek utzi egin zuten, eta gurutzean hil zen. Egun hori Kristoren Nekaldiaren hasiera da, eta horregatik, Nekaldi igandea esaten zaio.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina