Denboraldi honetan, berrogei egunean, kristauek beren barrua prestatzen dut Pazkorako. Bihotz-berritzeko garaia da, norbera eta taldea hobetzekoa.
Hausterre Egunean hasten da. Aurretik inauteriak izaten dira. Antzina, jendeak janedanean eta jolasean ematen zuen Garizuma aurreko garai hori; izan ere, Garizuman barau egiten zen, ez zen okelarik jaten, eta luxurik gabe eta penitentzian bizi zen jendea, dantzarik eta jolasik gabe.
Gaur egun, Garizuma, erlijio-giroetan, bihotz-berritzeko eta aurrerabide espiritualerako garaia da. Okela ez jateko ohitura, aldeiz, ostiraletan baino ez da bete behar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina