asteazkena, apirila 22, 2020

AGURRA

Kaixo lagunok!!

   Zelan zaudete? Espero dut guztiok ondo egotea.
Nire blogean lan batzuk jartzen hasi naiz mailaka. 
Zeozer bidali nahi badidazue  (marrazkiak, argazkiak, audioak, bideoak,...) erabili ahal duzue nire eskolako korreoa:

erlijioaldekoa@gmail.com

Eskerrik asko eta ANIMO!!

Besarkada eta musu birtualak guztiontzat!!

igandea, apirila 12, 2020

larunbata, apirila 11, 2020

LARUNBAT SANTUA

   Bereziki gogoratzen dugu nola igaro zuen Ama Mariak. Nolako sufrimendua izan zuen bere Seme hilik ikusita.

ostirala, apirila 10, 2020

OSTIRAL SANTUA

   Jesusen nekaldia eta heriotza gogoratzen dira Pazkoko hirurreneko egun honetan.
   Ospakizuna oso soila da, lasaia eta isila. Gurutze-bidea egin ohi da, eta gurutze handi bat uzten da elizan, eliztarrek gur dezaten .


osteguna, apirila 09, 2020

OSTEGUN SANTUA

   Aste Santuan, Pazkoko hirurreneko lehen eguna da;hau da, Ostegun Santuan Azken Afariarekin hasi eta, hiru egun geroago, Pazko Igandean Jesuen piztuerarekin amaitzen den hiru egunetan lehena.

    Ostegun Santuan Jesusen Azken Afaria gogoratzen da. Afari horretan, Maisuak agurtu egin zituen ikasleak, eta agindu berri bat eman zien: elkar maita zezatela berak haiek maitatu zituen bezala. Jesusek maitasunaren agindua zertan zen azaltzeko, oinak garbitu zizkien ikasleei, eta, oroen buruan, Eukaristia eratu zuen, ikasleei ogia eta ardoa banatu zizkienean, haien alde eskainitako gorputzaren eta odolaren ikur gisa. 

Egun honetan, halaber, Ordenaren sakramentua eratu zela ospatzen da.

igandea, apirila 05, 2020

ERRAMU IGANDEA

   Erramu Igandea Aste Santuko lehen eguna da. Aste honetan, egunak santuak dira, kristau-urtearen muina baitira, Pazkoko misterioa bizitzeko eta ospatzeko egunak: Jesukristoren nekaldia,heriotza eta piztuera.

   Lehen egun honetan ospatzen da Jesus Jerusalemera  sartu zela. Herriak palmak eta olibondo-adarrak astinduz hartu  zuen Jesus, pozez eta aldarriz. Horregatik, mezaren hasieran bedeinkatu egiten dira palmak, erramuak (aintzaren eta ohorearen sinboloa) eta olibondo-adarrak (bakearen sinboloa).


   Jerusalemera hain ospe handiz sartu ondoren, Jesus sartu ondoren, Jesus saldu eta atxilotu zuten, haren jarraitzaileek utzi egin zuten, eta gurutzean hil zen. Egun hori  Kristoren Nekaldiaren hasiera da, eta horregatik, Nekaldi igandea esaten zaio.