4. Maila

SAKRAMENTUAK

   Eliza Katololikoaren ospakizun garrantzitzuenak dira, horien bitartez Jesusen bizitzan parte hartzen dugu eta Berarekin bat egiten dugu.Sakramentu bakoitzak erritual bat jarraitzen du, kristau elkartearen aurrean ospatzen dira eta gotzain edo apaiz batek zuzentzen ditu. 
Elizaren sakramentuak 7 dira:

- Bataioa  
- Sendotza
- Barkamena
- Eukaristia
 - Gaixoen oliadura
 - Apaizen Ordena
 - Ezkontza

BATAIOA 

Sarrerako sakramentua da. Espiritu Santua jasotzen dugu eta bizitza berri bat hasten dugu, Jainkoaren seme-alaba gisa eta Elizako kide gisa. 
Ikurrak: Ura, jantzi zuria, olioa.

SENDOTZA 

Espiritu Santuaren indarra jasotzen dugu kristauok eguneroko bizitzan Jesusen lekuko izateko. 
Ikurrak: Eskuen ezarpena, krisma.

BARKAMENA

Gaizki egindakoa onartzen dugu eta Jainkoaren aurrean damutzen gara. Apaizaren bidez, Jainkoaren barkamena jasotzen dugu.

EUKARISTIA 

Apaizak errepikatzen ditu Jesusek Azken Afarian izandako hitzak eta keinuak: "Har ezazue eta jan guztiok honetatik, hau nire gorputza da eta, zuentzat emango dena. Har ezazue eta edan guztion honetatik, hau nire odolaren kaliza dela eta..." 
Ikurrak: Ogia eta ardoa.

GAIXOEN OLIADURA

Gaixoen Oliaduraren Sakramentusk gaixotasun larri batean kristauek behar duten sendotasuna sinbolizatzen du.
Ikurra: Olioa.

APAIZEN ORDENA 

Gizonak bere bizitza eskaintzen dio Jaunari eta kristauen zerbitzura jartzen du; Espiritu Santuaren indarra jasotzen du. 
Ikurrak: Krisma.

EZKONTZA 

Espiritu Santua senar-emazteen maitasunean ageri da, leialak eta eskuzabalak izateko laguntza ematen. 
Ikurrak: Eraztunak.



*******************
  
RECURSOS DIDÁCTICOS INTERACTIVOS ANAYA


*******************

ASTE SANTUA

iruzkinik ez: